misioaMisioa

Gure helburua erakunde, enpresa eta norbanakoei marka eta erreputazioa eraikitzen eta kudeatzen laguntzea da. Eurena edo produktu edo zerbitzu batena. Marka hori ezberdin, bakar, gogoangarri egiten dugu; eta marka horren eta bere publikoen arteko konfiantzazko erlazioak lantzen ditugu.

egikeraEgikera

Guretzat komunikazioa zeharkako elementua da. Ez zaizkigu hesiak gustatzen, ezta zatiketak eta konpartimentu itxiak ere. Horregatik jakintza-alor anitzeko taldetan egiten dugu lan; talde horizontal eta malgutan. Pertsonek euren ingurunea aldatzeko duten gaitasunean sinesten dugu. Profesionaltasuna, berrikuntza eta bezeroari orientazioa dira gure balore nagusiak.

esperientziaEsperientzia

Gutako batzuk lanean ari ziren jada lehen ordenagailu pertsonalak iritsi zirenean. Beste batzuk Internetekin batera jaio ziren. Analogikotik digitalera pasa gara. Teletipotik satelitera. Norabide bakarreko komunikaziotik elkarrizketara. Marketinetik marketin korporatibora, 2.0 marketinera, eduki marketinera, marketin erlazionalera, gerrilla marketinera… Bideak aldatu dira, ez helburuak. Komunikazioan, sorgintzan eta ekoizpenean 25 urteko esperientziak ekarri gaitu honaino.

konpromezuaKonpromisoak

Bezeroarekin. Gure bezeroen proiektuak geure egiten ditugu. Helburua, bezeroaren gogobetetzea; bidea, kalitatea.
ISO 9001 ziurtagiria
Euskararekin. Euskaratik begiratzen dugu mundua; mundutik aberasten geure jarduna. Euskaraz posible da.
Urrezko Bikain ziurtagiria; Bai Euskarari ziurtagiria
Ingurumenarekin. Jasangarritasunaren arauek gidatzen dute gure lana. Soilik behar dena, berrerabil daitekeena, birzikla daitekeena.
e+5 ziurtagiria.
Berdintasunarekin. Gure kultura korporatiboan berdintasunaren balioak barneratzen eta partekatzen ditugu.
Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun ziurtagiria