Ondo eraikitako markak ezberdin egiten gaitu, bakar egiten gaitu eta gure publikoen buruan toki zehatz bat izatea ahalbidetzen digu. Erreputazio korporatiboarekin berriz, interes talde ezberdinek guri buruz duten pertzepzio multzoaren inguruan ari gara. Bi kontzeptuak, marka eta erreputazioa, edonolako enpresa, erakunde edo talderentzat ezinbesteko aktiboak dira, eta baita proiekzio publikoa duen edozein liderrentzat. Haratagon aktibo horiek eraikitzen eta kudatzen lagunduko dizugu zure beharretara eta neurrira diseinatutako komunikazio estrategia baten bidez.


Garrantzitsua da hausnarketarako espazioa topatzea, eta bide batez, erakunde baten egunerokoak dakarren erritmo frenetikotik ihes egitea. Hori da Haratagoren helburua: espazio hori sortzea, epe luzeko estrategia finkatu ahal izateko eta zure marka eta erreputazioaren eraikitze prozesuan lagungarri izango diren komunikazio ekintzak zehazteko. Zure aliatuak gara: zure lan taldearen


  • Marka eta komunikazio aholkularitza
  • Identitate korporatiboa
  • Komunikazio arkitekturaren diseinu eta ezarpena
  • Marka eta komunikazio ikuskaritza osoa