Egun pentsaezina da komunikazioa modu eraginkor batean kudeatzea, Interneteko presentzia kontutan hartu gabe. Publikoen fragmentazioak zaildu egiten du eurengana iristeko bidea, eta mezua helarazteko egin beharreko lanak esfortzu handiagoa eta sofistikatuagoa eskatzen ditu.


Webaren garapenak eta medio sozialen gorakadak komunikazio eta harreman mota berriak sorrarazi dituzte. Hala ere, ohiko komunikabideek eragin nabarmena dute erakunde eta pertsonen irudiaren eraikitzean.

Mezua modu eraginkorrean helarazteko, komunikazio ekintza egokiak garatu behar ditugu dagokion publiko eta egoerarekin bat datozenak, eta aurrez erabakitako estrategiaren ildoari jarraituko diotenak. Haratagon mezu horiek sortu eta aurrera eramaten lagunduko dizugu, zure markaren, irudiaren eta erreputazioaren lagungarri izan daitezen.


  • Komunikabideekin harremanak
  • Mezuen sortzea, lantzea eta agenda mediatikoaren ezartzea
  • Krisi komunikazioa
  • Komunikazio plan eta kanpainak
  • Online marketina
  • Web
  • Diseinua